5 Uztaçaleen buruco cen guiçon gazte bati erran cioen Boocec: Norena da nescatcha hori?
6 Harec ihardetsi çuen: Noemirequin Moab-herritic ethorri den Moabitarra da hori.
7 Othoiztu gaitu utz deçaçun guelditzen diren buruquen bilcera, uztaçaleen ondotic; eta goicetic hunat landan da, eta ez da aphur bat ere etchera bihurtu.
8 Boocec erran cioen Erruthi: Adi çaçu, nescatcha, ez becedi nihora goan buruca bilcera, bainan çaude landa huntan, eta çoaci ene nescatchetara,
9 Eta jarraic çaiteci uzta eguin duqueten toquietara. Manatu diotet ecen ene muthilei, nihorc ez deçaçun nahigaberic eman: eta egarritzen bacina ere, çoaci unciac diren lekura, eta edan çaçu ene muthilec edaten duten uretaric.
10 Ahuspez eroriric eta lurrean adoratzen çuelaric, Erruthec erran cioen: Nondic dathorquit gracia çure beguien aitzinean aurkitu dudala, eta nardatu gabe jausten çarela ene eçagutzera, ni arrotz gaixoa?
11 Boocec ihardetsi cioen: Çure senharra hil ondoan, çure amaguinarrebarençat eguin ditutzun gucien berriaz jaquina naiz; nola utzi ditutzun çure ahaideac eta çure sorlekua, eçagutzen etzinduen populu batera ethorceco,