2 Booz hura, ceinaren nescatchequin landan ibili baitzare, gure ahaide hurbila da, eta gau huntan haiçatzen du garagarra bere larrainean.
3 Jaiqui çaite beraz, gançu çaite, eta çure soineco ederrenac jaunz çatzu; çoaci larrainera: Boocec ez beçaitza ikus, bere jan-edanac eguin dituen arteo.
4 Ordean lotara goanen denean, beguietan har çaçu non lo eguinen duen; goanen çare, aguertuco duçu haren çangoen gaineco capa, etzanen çare eta hedatua han egonen. Guero berac erranen darotzu cer eguin behar duçun.
5 Erruthec ihardetsi çuen: Çuc erran gucia eguinen dut.
6 Eta larrainera jautsi cen, eta amaguinarrebac manatu-ciozcanac oro eguin cituen.
7 Jan eta edan ondoan, Booz arraiago eguin cenean, lotara goan cen espal meta baten ondora; Erruth orduan ethorriric emequitto, capa aguertu çuen çangoen aldetic eta etzan cen.
8 Eta hara non gauherdi gainean Booz laztu eta asaldatu cen, eta emaztequia ikusi çuen bere oinetan etzana.