1 Booz goan cen beraz hirico athera eta han jarri cen. Eta iragaiten ikusi çuenean aitzinean aiphatu den ahaidea, bere icenaz deitzen çuelaric, erran cioen: Çaude aphur bat, eta jar çaite hemen. Hau aldaratu cen eta jarri.
2 Bada, Boocec hamar guiçon harturic hirico çaharretaric, erran cioeten: Jar çaizte hemen.
3 Jarri cirenean, hunela minçatu cen bere ahaideari: Gure anaia Elimelequen landaren çathi bat salcera darama Noemi, Moab-herritic itzuli denac.
4 Nahi içan çaitut hortaz jaquinsun eguin eta çuri erran hemen jarriac diren gucien eta ene herritarretaco çaharren aitzinean. Baldin goçatu nahi baduçu ahaidetasuneco çucenez, eros çaçu eta goça; bainan hori ez bada çure gogara, minça çaite, jaquin deçadan cer dudan eguiteco; ecen ez da ahaideric, baicic-ere çu lehembicico çarena eta ni bigarren naicena. Hunec ihardetsi çuen: Nic erosico dut landa.
5 Boocec erran cioen: Noemiren escutic landa erosi duqueçunean, ezconçaz beharco ere duçu hartu Erruth Moabitarra, hil denaren emazte içatua, çure ahaidearen icena biciarazteco haren primançan.