6 Hunec ihardetsi çuen: Uzten dut ahaidetasuneco çucena, ecen ez dut galdu behar ene familiaco leinua. Çu balia çaiteci ene çucen bereciaz, ceinetaz gogo onez biluzten naicela aithorra ematen baitut.
7 Bada, hau cen Israelen aztura çaharra ahaideen arteco, non batac berceari ematen cioenean bere çucena, emaitza ona içatecotzat, emaileac kencen çuen bere oinetacoa, eta bere ahaideari ematen cioen: hori cen, Israelen, emaitzaren lekucotasuna.
8 Boocec erran cioen beraz bere ahaideari: ken çaçu çure oinetacoa. Eta hunec kendu çuen berehala çangotic.
9 Boocec erran çuen çaharren eta populu guciaren aitzinean: Lekuco çarete egun, Elimelequenac, Quelionenac eta Mahalonenac içatu diren guciez jabetzen naicela Noemiren escutic;
10 Eta ezconçaz harcen dudala Erruth Moabitarra, Mahalonen emaztea, haren icena biciaraz deçadan haren primançan, eta haren deithura gal ez dadien haren familiatic, anaietaric eta populutic. Çuec, diot, gauça horren lekuco çarete.
11 Athean cen populu guciac eta çaharrec ihardetsi çuten: Lekuco gare: Jaunac, çure etchean sarcen den emaztequi hori eraguin beça iduri Erraquel eta Lia, ceinec sorthu baitute Israelen etchea, Efratan içan dadiençat berthutezco ikusgarri bat, eta haren icena deithatua içan dadien Bethlehemen.
12 Phares, Thamarrec Judari eman semearen etchea iduri eguin bedi çure etchea, Jaunac nescatcha horren ganic emanen darozquitzun umeetaric.