1 Habacuc profetac ikusi sortha.
2 Jauna, noiz arteo egonen naiz oihuz, eta çuc ez ençunen? noiz arteo borcharen azpian harico naiz deihadarca, eta çuc ez salbaturen?
3 Certaco erakutsi daroztadatzu gaixtaqueria eta behardura, beguien aitzinera eman daroztadatzu harrapaqueria eta bidegabea? Eman da erabaquia, eta makurra atheratu da nausi.
4 Aria hortaz da leguea osticatua, eta çucena ez da bere bidean burura helcen; ecen gaixtoa prestuari nausitzen çaio, erabaqui tzarrac direlacoz ilkitzen.
5 Beguia emaçue populuen gainera eta ikusaçue: harri eta baldi çaitezte; ecic guerthaturen da çuen egunetan lan bat, nihorc sinhetsiren ez duena aiphatuco denean.