Habacuquen Profecia 2 BHNT

1 Erneric egonen naiz ene atalaian, gogorric hazcargailuaren gainean; eta beguira egonen naiz, ikusteco cer erranen darotedan eta cer behar diodan ihardetsi jaçarrico darotanari.

2 Eta Jaunac ihardets eta erran çarotan: Ikusia iscriba çaçu, eta oholen gainean garbiqui eçar çaçu, iracurtuco duenac iragan deçan errexqui

3 Ceren ikusi duçuna urrun baita oraino; eta aguertuco da azquenean, eta ez du hutseguinen: luçatzen badu, iguricaçu; ethorrico da segurqui, eta ez du beranduco bere tenorean.

4 Huna, sinhesgaitz denac ez Juda çucentasunic bere ariman; çucena ordean, bere sinhesteac biciaraciren du.

5 Nola arnoac enganatzen baitu edalea, orobat içanen da guiçon burgoiaz, eta ez da ohoretan içanen; harec çabaldu du arima ifernua beçain; eta bera, herioa iduri, ez da aseco; bere azpira bilcen ditu jendaqui guciac, eta bere azpian metatzen ditu populuac oro.

6 Hequiec guciec ez othe dute haren gainetic harturen erranquiçun bat, eta haren asmacarietaric hizcunça bat, erranen baita: Çorigaitz berceen ontasunen bilcen hari denari! noiz arteo harico da bere contra lohi murrucatzen?

7 Ez othe dituc bat-batean jaiquiren asiquico hautenac; eta ez othe dire jauciren, circicatuco hautenac; eta harrapacara egonen baihatzaiote?

8 Ceren larrutu ditucan asco populu, populuetaric guelditu diren guciac larruturen haute hi, ixuri ducan odolaren ariaz; lurrari, hiriari eta han çaudecenei eguin diotecan gaizquiaren ariaz.

9 Çorigaitz jaramanqueria tzar batez bere etchea bethetzen duenari, bere ohancea gora cocatu beharrez, eta gaitzari itzurico dela ustez

10 Ahalquea duc hire etchearençat asmatu; populu asco xehacatu dituc, eta bekatura erori duc hire arima.

11 Ecen harriac harrasitic oihu eguinen dic, eta etche-trencadetaco çurec ihardetsico die.

12 Çorigaitz odolean hiria alchatzen eta gaixtaqueriaren gainean asentatzen duenari

13 Horrelacoac ez othe dire heldu armadetaco Jauna ganic? Ecen populuac su handi batençat eta jendaiac hutsarençat dire nekatzen, eta iraunguico dire guciac.

14 Ecen betheco da lurra, urec itsasoa estalcen duten beçala, oroc eçagut deçaten Jaunaren ospea.

15 Çorigaitz edaria bere adisquideari minarequin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikusteco

16 Ospe orde, laidoz haiz bethea; edaçac hic ere eta lohacar hadi Jaunaren escuco edari-unciac atzemanen hau hi ere, eta laidoa goiti eguinen duc hire ospearen gainera.

17 Libango hire gaixtaqueriec estaliren haute; eta abereen desmasiac lazturen ditu, ixuri içan duten odol guciaren ariaz; lurrari, hiriari eta hartan çaudenei eguin daroezten gaizqui gucien ariaz.

18 Cer baliatzen da oficialeac cicelatu edo urthu duen molde eta itchura gueçurtia? eta halere oficialeac bere lanean sinheste badu, itchura mutu eguiten haritzeco.

19 Çorigaitz hainari ceinac çurari erraten baitio: Atzar çaite! eta ixilic dagoen harriari: Jaic çaite! Harri harec argui othe deçaque? Hara non den urhez eta cilharrez estalia; bainan den-gutieneco hatsic ez da haren sabelean.

20 Jauna ordean bere templo sainduan da; lurra oro haren aitzinean ixil egon bedi.

Kapituluak

1 2 3