1 Habacuc profetaren othoitza jaquingabequeriençat.
2 Jauna, ençun dut çure errana, eta laztu naiz. Jauna, urtheen erdian eçagutaraz çaçu: hasarretua çaitequeenean, orhoituren çare çure urricalcortasunaz.
3 Hegoatic ethorriren da Jaincoa, eta Pharango menditic saindua; Haren ospeac estali ditu ceruac, eta haren laudorioz bethea da lurra.
4 Haren distirac idurico du iguzqui-arguia; indarra eta ahala haren escuetan dire; Hequietan da gordea haren botherea.
5 Herioa haren aitzinean ibilico da; Eta debrua ilkico da haren oinen aitzinera.
6 Guelditu da, eta neurtu du lurra; Jendaiei beguiratu diote, eta urtaraci ditu; herraustuac dire mendeco mendiac; Lurreco munhoac aphaldu dire haren bethicotasunaren urhatsen azpian.
7 Tzarqueriaren ariaz Ethiopiaco olhac lazturan ikusi ditut; Madiango lurreco larru-olhac asaldutan içanen dire.
8 Hibaien contra othe çare samur, Jauna? edo hibaien contra jauzten othe da çure hasarrea? edo itsasoaren gainera çure gaitzidura? Çu igaiten çare çure çaldietara, eta çure orga-lasterrec demate salbamendua.
9 Atzarri duçu çure arrambela; eraiqui ditutzu leinuei eguin cinarozten cinac. Bi aldetara bereciren ditutzu lurreco hibaiac;
10 Mendiec ikusi çaituzte, eta minetan guelditu dire; ur-uharrac sunsitu dire. Leceac arthiqui du orroa bat; tirainac alchatu ditu escuac.
11 Iguzquia eta ilharguia baratu dire beren toquian; beren bideari eguinen diote çure guecien arguitara, çure lança dirdiragarriaren garretara.
12 Çure hasarrean oincaturen duçu lurra, çure iraquiduran lazturen ditutzu jendaiac.
13 Ilki çare çure populuaren salbatzeco, çure Cristorequin gure salbatzeco. Gaixtaguinaren etchean jo duçu burua, haren asentuac aguertu ditutzu gainetic beherera.
14 Madaricatu ditutzu haren manamenduco makila, haren guerlarien buruçaguia, xirimola beçala ene xahutzera heldu cirenac. Haren bozcarioac iduri çuen, çokoan guiçon beharra iresten hari duenaren bozcarioa.
15 Çure çaldiei itsasoa barna eguin dioçute bidea, ur handietaco lohiaren erditic.
16 Aditu dut, eta nahasi da ene barnea; çure minçoac ikaran eçarri ditu ene ezpainac. Usteldura sar bedi ene heçurretan, eta çornetan bihoa ene azpitic, Phausu har deçadan ene hesturaco egunean, igan nadien ene populu, guerria tincaturic dagoenaren gana.
17 Alabainan picoa ez da loraturen, eta mahatsac ez du ninicaric içanen; Olibac gueçur eguinen du, eta landec ez dute ekarrico bihiric; Arditeguitic kenduco da acienda, eta heian ez da abereric içanen.
18 Ni ordean ene Jauna baithan naiz bozturen, Jesus ene Jaincoa baithan naiz jauciren.
19 Jainco Jauna da ene indarra, eta ene oinac eçarriren ditu orenen oinen pare. Eta ene munho gainetara eramanen nau garaitiarrac, psalmoac cantatzen ditudalaric.