5 Beguia emaçue populuen gainera eta ikusaçue: harri eta baldi çaitezte; ecic guerthaturen da çuen egunetan lan bat, nihorc sinhetsiren ez duena aiphatuco denean.
6 Ecen huna non eraiquiren ditudan nic Caldearrac, jendaqui gogor eta çalhua, lurraren hedaduran dabilana berceen etcheez jabetzeco.
7 Icigarria eta ikaragarria da; bere oldea du legue, eta haren sortha ilkico da.
8 Haren çaldiac lehoinabarrac baino arinagoac dire, eta gabaz dabilçan otsoac baino çalhuagoac; haren çaldizcoac hedaturen dire; ecen urrundic ethorriren dire hegaldaca, jatera laster eguiten duen arranoa iduri.
9 Oro harrapaquinera ethorriren dire; hequien beguithartea haice erregarri bat da, eta gathibuac bilduco dituzte legar-murrua iduri.
10 Populu hura erregueei nausituren da; haren irrigarri içanen dire erregueac; bera hazcargailu guciez trufaturen da: sethiatu eta harturen ditu.
11 Orduan nahasiren çaio izpiritua; iraganen eta erorico da: horrelacoa da harec bere jaincoaren ganic duqueen indarra.