1 Erneric egonen naiz ene atalaian, gogorric hazcargailuaren gainean; eta beguira egonen naiz, ikusteco cer erranen darotedan eta cer behar diodan ihardetsi jaçarrico darotanari.
2 Eta Jaunac ihardets eta erran çarotan: Ikusia iscriba çaçu, eta oholen gainean garbiqui eçar çaçu, iracurtuco duenac iragan deçan errexqui
3 Ceren ikusi duçuna urrun baita oraino; eta aguertuco da azquenean, eta ez du hutseguinen: luçatzen badu, iguricaçu; ethorrico da segurqui, eta ez du beranduco bere tenorean.
4 Huna, sinhesgaitz denac ez Juda çucentasunic bere ariman; çucena ordean, bere sinhesteac biciaraciren du.