1 Erneric egonen naiz ene atalaian, gogorric hazcargailuaren gainean; eta beguira egonen naiz, ikusteco cer erranen darotedan eta cer behar diodan ihardetsi jaçarrico darotanari.
2 Eta Jaunac ihardets eta erran çarotan: Ikusia iscriba çaçu, eta oholen gainean garbiqui eçar çaçu, iracurtuco duenac iragan deçan errexqui
3 Ceren ikusi duçuna urrun baita oraino; eta aguertuco da azquenean, eta ez du hutseguinen: luçatzen badu, iguricaçu; ethorrico da segurqui, eta ez du beranduco bere tenorean.
4 Huna, sinhesgaitz denac ez Juda çucentasunic bere ariman; çucena ordean, bere sinhesteac biciaraciren du.
5 Nola arnoac enganatzen baitu edalea, orobat içanen da guiçon burgoiaz, eta ez da ohoretan içanen; harec çabaldu du arima ifernua beçain; eta bera, herioa iduri, ez da aseco; bere azpira bilcen ditu jendaqui guciac, eta bere azpian metatzen ditu populuac oro.