10 Ahalquea duc hire etchearençat asmatu; populu asco xehacatu dituc, eta bekatura erori duc hire arima.
11 Ecen harriac harrasitic oihu eguinen dic, eta etche-trencadetaco çurec ihardetsico die.
12 Çorigaitz odolean hiria alchatzen eta gaixtaqueriaren gainean asentatzen duenari
13 Horrelacoac ez othe dire heldu armadetaco Jauna ganic? Ecen populuac su handi batençat eta jendaiac hutsarençat dire nekatzen, eta iraunguico dire guciac.
14 Ecen betheco da lurra, urec itsasoa estalcen duten beçala, oroc eçagut deçaten Jaunaren ospea.
15 Çorigaitz edaria bere adisquideari minarequin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikusteco
16 Ospe orde, laidoz haiz bethea; edaçac hic ere eta lohacar hadi Jaunaren escuco edari-unciac atzemanen hau hi ere, eta laidoa goiti eguinen duc hire ospearen gainera.