6 Hequiec guciec ez othe dute haren gainetic harturen erranquiçun bat, eta haren asmacarietaric hizcunça bat, erranen baita: Çorigaitz berceen ontasunen bilcen hari denari! noiz arteo harico da bere contra lohi murrucatzen?
7 Ez othe dituc bat-batean jaiquiren asiquico hautenac; eta ez othe dire jauciren, circicatuco hautenac; eta harrapacara egonen baihatzaiote?
8 Ceren larrutu ditucan asco populu, populuetaric guelditu diren guciac larruturen haute hi, ixuri ducan odolaren ariaz; lurrari, hiriari eta han çaudecenei eguin diotecan gaizquiaren ariaz.
9 Çorigaitz jaramanqueria tzar batez bere etchea bethetzen duenari, bere ohancea gora cocatu beharrez, eta gaitzari itzurico dela ustez
10 Ahalquea duc hire etchearençat asmatu; populu asco xehacatu dituc, eta bekatura erori duc hire arima.
11 Ecen harriac harrasitic oihu eguinen dic, eta etche-trencadetaco çurec ihardetsico die.
12 Çorigaitz odolean hiria alchatzen eta gaixtaqueriaren gainean asentatzen duenari