9 Çorigaitz jaramanqueria tzar batez bere etchea bethetzen duenari, bere ohancea gora cocatu beharrez, eta gaitzari itzurico dela ustez
10 Ahalquea duc hire etchearençat asmatu; populu asco xehacatu dituc, eta bekatura erori duc hire arima.
11 Ecen harriac harrasitic oihu eguinen dic, eta etche-trencadetaco çurec ihardetsico die.
12 Çorigaitz odolean hiria alchatzen eta gaixtaqueriaren gainean asentatzen duenari
13 Horrelacoac ez othe dire heldu armadetaco Jauna ganic? Ecen populuac su handi batençat eta jendaiac hutsarençat dire nekatzen, eta iraunguico dire guciac.
14 Ecen betheco da lurra, urec itsasoa estalcen duten beçala, oroc eçagut deçaten Jaunaren ospea.
15 Çorigaitz edaria bere adisquideari minarequin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikusteco