7 Tzarqueriaren ariaz Ethiopiaco olhac lazturan ikusi ditut; Madiango lurreco larru-olhac asaldutan içanen dire.
8 Hibaien contra othe çare samur, Jauna? edo hibaien contra jauzten othe da çure hasarrea? edo itsasoaren gainera çure gaitzidura? Çu igaiten çare çure çaldietara, eta çure orga-lasterrec demate salbamendua.
9 Atzarri duçu çure arrambela; eraiqui ditutzu leinuei eguin cinarozten cinac. Bi aldetara bereciren ditutzu lurreco hibaiac;
10 Mendiec ikusi çaituzte, eta minetan guelditu dire; ur-uharrac sunsitu dire. Leceac arthiqui du orroa bat; tirainac alchatu ditu escuac.
11 Iguzquia eta ilharguia baratu dire beren toquian; beren bideari eguinen diote çure guecien arguitara, çure lança dirdiragarriaren garretara.
12 Çure hasarrean oincaturen duçu lurra, çure iraquiduran lazturen ditutzu jendaiac.
13 Ilki çare çure populuaren salbatzeco, çure Cristorequin gure salbatzeco. Gaixtaguinaren etchean jo duçu burua, haren asentuac aguertu ditutzu gainetic beherera.