1 Eta orai, oi apheçac, hau çaitzue gaztiatua:
2 Ez baduçue ençun nahi, eta ez baduçue çuen bihotzaren gainean eçarri nahi, ene icenari ospe bihurcea, dio armadetaco Jaunac; çuetara igorriren dut beharreria, eta madaricaturen ditut çuen benedicioneac; eta madaricaturen ditut, ceren ez ditutzuen ene hitzac bihotzaren gainean eçarri.
3 Huna nic arthiquiren darotzuedala çuen bitimen sorbalda eta beguithartera fharrastaturen çuen bestetaco gorotza, eta berequin eramanen çaituztete.
4 Eta jaquinen duçue nic bidali darotzuedala manamendu hau, iraun deçan Lebirequilaco ene patuac, dio armadetaco Jaunac.
5 Ene patua harequin, bicitzezco eta baquezco patua içatu da; eta hari eman içan diot beldurcundea, eta beldur içatu da, eta icitzen cen ene icenaren aitzinean.
6 Legue eguiazcoa içatu da haren ahoan, eta tzarqueria ez da haren ezpainetan aurkitu; baquean eta çucentasunean ibili da enequin, eta asco aldaratu ditu gaixtaqueriatic.
7 Alabainan apheçaren ezpainec çainduren dute jaquitatea, eta haren ahotic bilhaturen da leguea, armadetaco Jaunaren ainguerua delacoz.