1 Ecen huna non ethorrico den egun bat, labea beçala kaldan; eta burgoi guciac, eta tzarqueria-eguile guciac, lasto içanen dire orduan; eta, dio armadetaco Jaunac, sutan eçarriren ditu egun heldu denac, ez baitiote utziren ez erro ez ninica.
2 Eta çuençat, ene icenaren beldur çaretenençat ilkiren da çucenaren iguzquia, eta haren hegalen azpian içanen da salbamendua; eta ilkico çarete, eta jauzcatuco çarete arthalde bateco aratcheac beçala.
3 Eta oincaturen ditutzue gaixtaguinac, hautsa beçala içanen direnean çuen çangoen azpian, ene escuei eraguinen diotedan egunean, dio armadetaco Jaunac.
4 Orhoit çaitezte ene cerbitzari Moisen legueaz, Horeben eman nioenaz ene manamendu eta erabaquiequin Israel guciarençat.
5 Huna non bidaliren darotzuedan Elias profeta, ethor dadien baino lehen Jaunaren egun handi eta lazgarria.
6 Eta itzularaciren du aiten bihotza semeetara, eta semeena aitetara, beldurrez-eta ethor nadien, eta anathemaz jo deçadan lurra.