1 Jaunaren hitzaren sortha Israeli, Malaquiasen arartecoz.
2 Maithatu çaituztet, dio Jaunac; eta çuec erran duçue: Certan maithatu gaituçu? Esau ez othe cen Jacoben anaia? dio Jaunac, eta Jacob dut maithatu.
3 Esau berriz, hastio içatu dut, eta haren mendiac eçarri ditut jenderic gabe, eta haren primança erainsugueen mortutan.
4 Baldin Idumeac erran baleça: Urratuac dire ene etcheac, bainan itzuliric urratua dena berrituren dut; hau dio armadetaco Jaunac: Horiec eguinen dute, eta nic deseguinen; eta leku hori deithuco da tzarqueriaco lurra, eta populu hori, Jauna bethicotzat samur duen populua.
5 Çuen beguiec ikusiren dute, eta çuec erranen duçue: Handietsia içan bedi Jauna Israelgo eremuetan.
6 Semeac ohoratzen du aita, sehiac bere nausia. Aita ni balin banaiz, non da enetzateco ohorea? eta ni balin banaiz Jauna, non da ene alderaco beldurra? dio armadetaco Jaunac. Çuei nago, oi apheçac, ene icena erdeinatzen duçuenac, eta derraçuenac: Certan dugu çure icena erdeinatzen?
7 Ene aldarearen gainean escaincen duçue ogui lohia, eta dioçue: Certaz lohitzen çaitugu? Erraten duçuen hitz huntan: Erdeinatua da Jaunaren mahaina.
8 Baldin imolatzeco, escaincen baduçue itsua, ez othe da gaizqui? eta maingua eta eria escaincen baditutzue, ez othe da gaizqui? Escaint dioçoçue hura çuen buruçaguiari, hean haren gogaraco içanen othe den, edo hean onhetsico duen çuen beguithartea, dio armadetaco Jaunac.
9 Eta orai Jaincoaren beguithartea errequei çaçue urrical dadien çuetaz (ecen çuen escuz eguin duçue hori), hean nolazbait onhetsiren dituen çuen beguitharteac, dio armadetaco Jaunac.
10 Çuetan cein da urruric hari denic atheen hersten eta ene aldarean su eguiten? Ez da çuequin ene bihotza, dio armadetaco Jaunac; eta çuen escutic ez dut emaitzaric onhetsiren.
11 Iguzquia ilkitzen den lekutic sarcen den toquiraino, ene icena handi da ecen populuen erdian; eta toqui orotan ene icenari sacrificatzen eta escaincen da escainça xahua, ceren jendaietan handia baita ene icena, dio armadetaco Jaunac.
12 Eta çuec desohoratu duçue hura, derraçuen solas huntaz: kutsatua da Jaunaren mahaina; eta erdeinagarria da gainean eçarcen çaiona eta hura erretzen duen sua.
13 Eta erran duçue: Hau gure nekeen saritic da; eta haice eguin dioçue, dio armadetaco Jaunac; eta çuen harrapaqueriatic erakarri duçue maingua eta eria, eta escainça eguin duçue: hura çuen escutic harturen othe dut nic? dio Jaunac.
14 Çorigaitz jocotriatsuari, ceinac bere arthaldean acienda ederra içan, eta botu eguinez tcharra Jaunari imolatzen baitio! Ecen erregue handia naiz, dio armadetaco Jaunac, eta jendaiei lazgarri çaiote ene icena.