Çacariasen Profecia 14 BHNT

1 Huna non heldu diren Jaunaren egunac, eta hire erdian çathituren ditine hire buluzquinac.

2 Eta gudura bilduco ditut jendaia guciac Jerusalemera, eta hartua içanen da hiria; etcheac xahutuac eta emaztequiac borchatuac içanen dire; eta hiriaren erdia gathibu goanen da, eta gaineraco populua ez da hiritic kendua içanen.

3 Eta ilkiren da Jauna eta guducaturen da jendaia hequien contra, lehen gudu egunean guducatu içan den beçala.

4 Eta haren oinac egun hartan phausaturen dire Olibetaco mendian, ceina baita Jerusalemeren parrean iguzqui-alderat; eta erditic urratuco da Olibetaco mendia iguzqui-aldetic mendebalera, erreca handi bat utziz, eta mendiaren erdia berecico da ipharrerat, eta berce erdia hegoarat.

5 Eta ihes eguinen duçue bi mendien arteco errecara, ceren mendietaco erreca iratchiquiren baita hurbileco mendiraino; eta ihes eguinen duçue, hala-nola lur ikararen ihes goan baitzinetan Judaco erregue Ociasen egunetan; eta ene Jainco Jauna ethorriren da, eta saindu guciac harequin.

6 Eta egun hartan guerthaturen da, ez dela arguiric içanen, bainan-bai hotza eta horma.

7 Eta Jaunac daquien egun bat içanen da, ez egun, ez gau; eta arrats-aldera aguerturen da arguia.

8 Eta egun hartan guerthaturen da, Jerusalemdic ur bici batzu ilkico direla, erdia iguzqui-haiceco itsasoaren alderat, eta erdia mendebaleco itsas-alderat; iraunen dute uda eta negu.

9 Eta Jauna içanen da lur guciaren gainean erregue; eta egun hartan Jaun bakarra içanen da, eta haren icena bakarra içanen da.

10 Eta lur gucia bihurturen da aitzineco heinera morturaino, Erremongo munhotic Jerusalemeren hegoalderat; eta Jerusaleme bozturen da eta bere leheneco toquian jarriren Benjamingo athetic athe çaharreco lekuraino eta Izquinetaco atheraino, eta Hananeelgo dorretic erregueren lacoetaraino.

11 Eta hartan egonen dire jendeac, eta ez da guehiago içanen anathema; bainan Jerusaleme jarrico da descansu çabalean.

12 Eta hau içanen da içurria, ceintaz joco baititu Jaunac Jerusalemeren contra guducatu diren jendaia guciac: beren çangoen gainean xutic dauden gucien haraguia ustelduz erorico da, beguiac beren cilhoetan urthuco eta mihiac ahoan ihartuco çaizcote.

13 Egun hartan Jauna ganicaco asaldu handia içanen da hequien baithan; eta guiçona escutic lothuco çaio lagunari, eta haren escua lothua egonen da lagunaren escuaren gainean.

14 Judac ere gudu emanen dio Jerusalemeri; eta inguruco jendaia gucien aberastasunac, urhe, cilhar eta asco soineco pusca, bilduac içanen dire.

15 Eta xahupen hori nola, hala içanen da çaldi, mando, camelu, asto eta etsaien campetan içanen diren acienda gucien xahupena.

16 Eta Jerusalemeren contra ethorri içan diren jendaia gucietaric guelditu ditazqueenac oro iganen dire urthetic urthera, armadetaco erregue Jaunaren adoratzera, eta tabernacleetaco besta-buruaren beztatzera.

17 Eta guerthaturen da, ceina ere lurreco familietaric Jerusalemera iganen ez baita, armadetaco erregue Jaunaren adoratzera, uriric ez dela haren gainera erorico.

18 Eta baldin Eguiptoco familietaric iganen eta ethorrico ez direnic içaten badire, hequien gainerat ere ez da jautsico uria, bainan-bai xahupena ceintaz joco baititu Jaunac tabernacleetaco besta-buruaren bestatzera iganen ez diren jendaqui guciac.

19 Hori içanen da Eguiptoaren gaztigua, eta tabernacleetaco besta-buruaren bestatzera iganen ez diren jendaia gucien gaztigua.

20 Eta egun hartan çaldiaren hedeetan içanen dena Jaunari içanen çaio sainduetsia, eta duphinac sainduetsiac içanen dire Jaunaren etchean, xatac aldare aitzinean beçala.

21 Eta Jerusalemen eta Judan guciec içanen dute beren duphina armadetaco Jaunari sainduetsia; eta guciac ethorrico dire bitima imolatzera, eta hequietaric hartuco eta beren duphinetan egosico dute; eta egun hartan ez da guehiago armadetaco Jaunaren etchean tratulariric içanen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14