Çacariasen Profecia 1 BHNT

1 Çorcigarren hilabethean, Dario erreguearen bigarren urthean, Jaunaren hitza ilki citzaioen Çacarias profetari, Baraquiasen semeari, Adoren arresemeari, cerralaric:

2 Hasarre gaitzaz hasarretu içan da Jauna çuen aiten contra.

3 Eta hau erranen dioçu populuari: Hau dio armadetaco Jaunac: Bihur çaitezte ene gana, dio armadetaco Jaunac; eta ni bihurturen naiz çuen gana, dio armadetaco Jaunac.

4 Ez içan çuen arbasoac beçala, ceinei oihu eguiten baitzaroten aitzineco profetec, cerratelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Bihur çaitezte çuen bide tzarretaric eta çuen asmu guciz gaixtoetaric. Eta ez dute ençun, eta etzaizquit beguiratu, dio Jaunac.

5 Non dire çuen arbasoac? eta profetac bicico dire bethi?

6 Bizquitartean ene hitzac eta ene erabaquiac, ene cerbitzari profeten bidez gaztiatu ditudanac, ez othe çaizcote heldu içan çuen arbasoei? eta hequiec ez othe dire itzuli, ciotelaric: Armadetaco Jaunac eguin darocu burutan hartu çuena guri eguiteaz gure bide eta asmuen arabera?

7 Eta Darioren bigarren urthean, hamecagarren hilabethean, ceina Sabath deitzen baita, hogoi eta laugarren egunean, Jaunac solas eguin cioen Çacarias profetari, Baraquiasen semeari, Adoren arresemeari, cerralaric:

8 Gabaz içan nuen ikuspen bat, eta hara guiçon bat çaldi gorrast baten gainera igana, eta hura çagoen, çolagune batean ciren arraiandien erdian; eta haren ondotic baciren çaldi gorrastac, nabarrac eta çuriac.

9 Eta erran nuen: Nor dire horiec, ene Jauna? Eta ene baithan minço cen aingueru batec erran çarodan: Nic erakutsico darotzut cer diren horiec.

10 Eta arraiandien erdian çagoen guiçonac ihardetsi eta erran çuen: Horiec dire Jaunac lurraren curritzera bidali dituenac.

11 Eta hequiec ihardetsi cioten Jaunaren aingueru arraiandien erdian çagoenari, eta erran çuten: Curritu dugu lurra, eta hara lurrac orotan egoiliarrac badituela, eta phausuan da.

12 Eta Jaunaren aingueruac ihardetsi eta erran çuen: Armadetaco Jauna, noiz arteo etzaquizquiote urricalduren Jerusalemeri eta Judaco hiriei, ceinen contra samur baitzare? Oraicoz urthe hau hirur hogoi eta hamargarrena da.

13 Eta ene baithan minço cen aingueruari Jaunac ihardetsi ciozcan solas onac, solas goçagarriac.

14 Eta ene baithan minço cen aingueruac erran çarodan: Oihu eguiçu erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: kar handiac nerakarca Jerusalemeren eta Sionen alde.

15 Eta hasarre handiaz hasarretzen natzaiote jendaia indardunei ceren ni guti bat samur bainincen; eta hequiec berriz, gaizqui eguiteraino eman baitute escu.

16 Aria hortaz, dio Jaunac: Urricalmenduz betheric bihurturen naiz Jerusalemera; eta haren erdian alchaturen da ene etchea, dio armadetaco Jaunac; eta haria hedaturen da Jerusalemeren gainera.

17 Eguiçu oraino oihu, erranez: Hau dio armadetaco Jaunac: Ontasunac ene hirietara gaindica ethorriren dire oraino; eta Jaunac goçacari emanen dio oraino Sioni, eta Jerusaleme hautaturen du oraino.

18 Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara lau adar.

19 Eta erran nioen ene baithan minço cen aingueruari: Cer dire horiec? Eta ihardetsi çarodan: Horiec dire adarrac, Juda, eta Israel, eta Jerusaleme haiçatu dituztenac.

20 Eta Jaunac erakutsi çarozquidan lau harotz.

21 Eta erran nuen: Certara dathorci horiec? Eta ihardetsi çuen erranez: Horra adarrac, Juda haiçatu dutenac gucia guiçonez guiçon eta hequietaric batec ez baitu goititu burua; eta harotzac heldu dire adarren icitzera, adarren hausteco jendaiei, ceinec goratu baitute besoa Judaco lurraren gainera, ene populuaren barraiatzeco.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14