Çacariasen Profecia 7 BHNT

1 Eta Dario erreguearen laugarren urthean, bederatzigarren hilabethean, ceina baita Casleua, laugarren egunean, Jauna minçatu cen Çacariasi.

2 Jaunaren etchera igorri çuten Sarasarrec eta Erro omelequec eta hunequin ciren guiçonec, Jaunaren beguithartearen errequeitzera;

3 Eta armadetaco Jaunaren temploco aphecei eta profetei erratera: Borzgarren hilabethean deithoratu edo ene burua sainduetsi behar othe dut, asco urthez jadanic eguin içan dudan beçala?

4 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

5 Minça çaquizquiote lur huntaco populu guciari eta aphecei, erranez: Borzgarren eta çazpigarren hilabethean barurtu eta deithoratu çaretenean hirur hogoi eta hamar urthe hauquiez, enetzat barurtu othe duçue çuen barura?

6 Eta jan eta edan duçuenean, ez othe duçue çuençat jan eta çuen buruençat edan?

7 Ez othe dire horiec Jaunac erran içan dituen hitzac aitzineco profeten arartecoz, Jerusaleme bere egoiliarrequin cenean oraino, aberats cirenean hura eta haren inguruco hiriac, eta hegoaldea eta celhaiac egoiliarrez betheac cirenean?

8 Eta Jauna Çacariasi minçatu citzaioen, cioelaric:

9 Hau dio armadetaco Jaunac: Çucenari cintasunean emoçuete bere bidea, eta batbedera urricalcor eta urricalmendutsu içan bedi bere anaiaren alderaco eguincetan.

10 Gaizquiric ez eguin alhargunari, umeçurçari, arrotzari eta beharrari; guiçonac ez beça bere anaiaren contra tzarqueriaric asma bere bihotzean.

11 Eta oharric ez dute ekarri nahi içan, eta urrunduz itzuli dute guibela, eta ez aditzeco, gortu dituzte beharriac.

12 Eta beren bihotza eguin dute diamanta beçain gogor, ez aditzea gatic leguea, eta armadetaco Jaunac bere izpirituaz, aitzineco profeten arartecoz igorri solasac; eta gaitzidura handia jauci da armadetaco Jaunaren gatic.

13 Eta nola hura minçatu, eta ez baitute ençun; hala-hala oihu eguinen dute, eta ez ditut ençunen, dio armadetaco Jaunac.

14 Barraiatu ditut eçagutzen etzituzten erresuma guciac barna, eta hequien ariaz desmasiatua da lurra, nihor ez baita han gaindi iragaiten, ez alde batera, ez bercera, eta mortu eguin dute lur lehiagarria.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14