Çacariasen Profecia 11 BHNT

1 Çabal çatzic, Liban, hire atheac, eta suac ires betza hire cedroac.

2 Içaia, eguic orrobia, ceren erori baita cedroa, ceren xahutuac baitire gora cirenac; orroa eguiçue Basango haritzac, ceren ebaquia baita oihan hazcarra.

3 Arçainen orrobiazco deihadarra; ceren xahutua den hequien berreguingarria, lehoinen marrumaren otsa; ceren xahutua den Jordanearen hampurusgarria.

4 Hau dio ene Jainco Jaunac: alha çatzu ene acienda hil beharrac;

5 Beren jabeec hilcen cituzten, eta bihotzminic etzuten; eta salcen cituzten, ciotelaric: Benedica bequio Jaunari, aberats eguinac gare; eta arthaldeac arçainec berec etzituzten guphide.

6 Eta nic ere ez ditut guehiago guphidetsiren lur huntaco egoiliarrac, dio Jaunac; huna non arthiquiren ditudan guiçonac, cein bere lagunaren escura eta bere erreguearen escura: eta xahuturen dute lurra, eta nic ez dut hequien escutic atheraturen.      

7 Eta hargatic, oi arthaldeco beharrac, nic alhaturen dut hilceco den acienda. Eta hartu nituen bi cigor, eta bat deithu nuen Edertasuna, eta bercea Lokarria: eta alhatu nuen arthaldea.

8 Eta hilabethe batez hilaraci ditut hirur arçain, eta ene bihotza hersi da hequien gainean; ecen hequien bihotza ere aldatu da ene gainean.

9 Eta erran nuen: Etzaituztet guehiago alhaturen: hilen dena, hil bedi; hilcen dutena, hil beçate; eta gaineracoec elkar jan beçate.

10 Eta hartu nuen ene cigor, Edertasuna deitzen cens; eta hautsi nuen, populu guciequin jo nuen patuaren hausteco.

11 Eta patua hautsia içan cen egun hartan; eta holetan, arthaldeco behar niri beguiratzen cirenec eçagutu çuten, Jaunaren solasa cela.

12 Eta erran nioten: Çuen beguietan ongui bada, indaçue ene saria; bercela, çaudezte. Eta ene saritaco phisatu cituzten hogoi eta hamar cilharrezco.

13 Eta Jaunac erran çarodan: Moldeguinari arthicoçu sari eder hori, ceinaren bethe preçatua bainaiz horietaz. Eta hartu nituen hogoi eta hamar cilharrezcoac eta moldeguinari arthiqui niozcan Jaunaren etchean.

14 Eta hartu nuen ene bigarren cigorra, Lokarria deitzen cena, anaiatasunaren urratzeco Judaren eta Israelen artean.

15 Eta Jaunac erran çarodan: Har çatzu oraino arçain çoroaren tresnac.

16 Ecen hura non eraiquiren dudan lurrean arçain bat, ceina ez baita goanen ardi utziaren ikustera, barraiatuaren bilhatzera; ceinac ez baitu sakitua sendaturen, ez-eta guelditzen çaizconac haciren; eta janen baititu guicenenac eta hautsico baitiozcate hatz-behatzac.

17 Oi arçaina, eta arçain-aiçun arthaldea trebes uzten duena! Ezpata dago haren besoaren gainera eta haren escuineco beguira; iharturen da haren besoa, eta ilhumbeac harturic itsuturen haren escuineco beguia.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14