1 Eta Jaunac erakutsi çarodan Jesus, aphez-handia, Jaunaren aingueruaren aitzinean xutic; eta haren escuinetic çagoen Satan, hari ceiher eguiteco.
2 Eta Jaunac erran cioen Satani: Jaunac bere larderia eraic beça hire gainera, Satan; eta bere larderia hire gainera eraic beça Jaunac, Jerusaleme hautatu duenac: ez othe da hori sutic atheratu itchindi hura?
3 Eta Jesus cen soineco cikinez jauncia; eta aingueruaren aitzinean çagoen xutic.
4 Ainguerua minçatu cen eta erran cioten bere aitzinean xutic cituenei: ken dioçotzue soineco cikinac. Eta hari erran cioen: Huna non kendu darotzudan çure tzarqueria, eta aldagarritan jaunci çaitut.
5 Eta erran çuen: Buruco xahua eçar çaçue hunen buruaren gainean. Eta buruco xahua eçarri çuten haren buruan, eta jaunci ciozcaten soinecoac. Eta xutic çagoen Jaunaren ainguerua.
6 Eta Jaunaren aingueruac lekucotasun atheratu cioen Jesusi, cerralaric:
7 Hau dio armadetaco Jaunac: Ene bideetan ibilcen baçare eta ene leguea çaincen baduçu; çuc ere juiaturen duçu ene etchea, eta çainduren ditutzu ene lorioac, eta çurequin ibilceco emanen darozquitzut orai hemen direnetaric.
8 Adi çaçue, Jesus, aphez-handia, çuc eta çure adisquide aitzinean ditutzunec, ceren guiçon profetisatzaileac baitire. Erakarriren dut ene cerbitzaria, Iguzqui sorcen dena.
9 Ecen huna harria, Jesusen aitzinean eçarri dudana. Harri bakarraren gainean badire çazpi begui. Huna neronec bernuçaturen dudala horren ciceladura, dio armadetaco Jaunac; eta egun batez kenduren dut gaixtaqueria lur hunen gainetic.
10 Egun hartan, dio armadetaco Jaunac, guiçonac bere adisquidea deithuren du mahatsaren azpira eta picoaren azpira.