Çacariasen Profecia 4 BHNT

1 Eta bihurtu cen ene baithan minçatzen cen ainguerua eta atzarri ninduen, bere lotic iratzarcen den guiçona beçala.

2 Eta erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut, eta hara ganderailu bat gucia urhezcoa, eta olio-uncia haren buru buruan, eta çazpi criselu haren adarretan, eta haren gaineco criseluetara daude çazpi tutu olio-emaile;

3 Eta gaineco aldean bi olibondo, bat olio-unciaren escuinetaric, eta bercea haren ezquerretaric.

4 Eta ene baithan minço cen aingueruari ihardestean erran nioen: Ene Jauna, cer dire horiec?

5 Eta ene baithan minço cen aingueruac ihardetsi eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta erran nuen: Ez, Jauna.

6 Eta ihardetsi eta erran çarodan Hori da Jaunaren hitza, Çorobabeli derrana: Ez armadez, ez indarrez, bainan ene izpirituaz, dio armadetaco Jaunac.

7 Cer haiz, mendi handia, Çorobabelen aitzinean? Celhai eguinen hau, eta ekarriren dic izquina-harria, eta oraico temploa eguinen du berreguintasunez lehenecoaren bardin.

8 Eta Jaunac solas eguin çarodan, ciodalaric:

9 Çorobabelen escuec arthiqui dituzte etche hunen asentuac eta haren escuec akabaturen dute; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac nauela çuen gana bidali.

10 Norc daduzca erdeinutan egun hitz hauquiec? eta bozturen dire, eta ezteinu-harria Çorobabelen escuan ikusiren dute. Lur gucia iragaiten duten çazpi begui horiec Jaunarenac dire.

11 Eta ihardetsi eta erran nioen: Cer dire bi olibondo horiec ganderailuaren escuinetic eta ezquerretaric?

12 Eta bigarren aldian erran nioen Cer dire bi oliba-floca horiec, urhezco tutuac daduzcaten urhezco bi adarren ondoan?

13 Eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta ihardetsi nuen: Ez, Jauna.

14 Eta erran çuen: Horiec dire olioaren bi semeac, lur gucico Nausiaren aitzinean daudecenac.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14