Çacariasen Profecia 9 BHNT

1 Jaunaren hitzaren sortha, Hadraqueco eta Damasco lurraren gainera jautsico dena; ceren Jaunaren beguia guiçonaren eta Israelgo leinu gucien gainean baitago.

2 Emath ere, eta Tir, eta Sidon barne dire hortan, çuhurcia handiaren keac dituelacoz hartu.

3 Hazcargailuac alchatu ditu Tirrec bere inguruan, eta metatu du cilharra lurra beçala, eta urhea carriquetaco lohia beçala.

4 Huna hartaz nausitzera dohala Jauna, eta itsasoan joco du haren indarra, eta suz içanen da errea.

5 Ascalonec ikusico du, eta icituco da; Gaçac ere, eta oinhace minetan egonen da; eta Acaron ere bai, ceren urmariatua baita haren phesquiça; eta Gaçatic galduco da erregue, eta Ascalonen nihor ez da egonen.

6 Berezlea jarrico da Açoten eta urmariaturen dut Filistindarren hampurustasuna.

7 Eta ahotic kenduco diot odola, eta horcen artetic hatsgarriqueriac, eta bera gure Jaincoari gueldituco çaio, eta Judan içanen da buruçagui beçala, eta Acaron Jebusearra beçala içanen da.

8 Eta ene etchea inguraturen dut hainetaric, ceinac harat eta hunat baitabilça ene alde guducatzen; eta ez da guehiago hequien baitharic iraganen cerga-bilçailea, ceren orai baititut ene beguiz ikusi.

9 Goiherez jauz çaite, Siongo alaba; boz çaite, Jerusalemeco alaba; ecen huna çure Erregue çucen eta salbatzailea ethorriren çaitzula; beharra da, eta astoaren eta astocumearen gainera igana.

10 Eta Efraimdic eceztaturen dut orga-lasterra, eta Jerusalemetic çaldia, eta guerlaco arrambela hautsia içanen da; eta baquea diote jendaiei erançunen; eta haren ahala hedaturen da itsasotic itsasora eta hibaietaric lurraren bazterretaraino.

11 Çuc halaber çure batasuneco odolaz atheratu ditutzu çure gathibuac ur gabeco putzutic.

12 Hazcargailura bihur çaitezte, phesquiçaren gathibuac; bihurturen darozquitzuet egun bikunca aguincen darozquitzuedan onac.

13 Ceren arrambela beçala ene escuan hedatu dut Juda, eta bethe dut Efraimen arrambela; eta, oi Sion, çure semeac jauçaraciren ditut hire semeen gainera, oi Grecia; eta eçarriren çaitut hala-nola hazcarren ezpata.

14 Eta hequien gainera aguerturen da Jainco Jauna, eta simista beçala ilkiren da haren guecia; eta Jainco Jaunac durrundaraciren du turuta, eta hegoa-xirimolan goanen da.

15 Armadetaco Jaunac gueriçaturen ditu; eta iretsiren dituzte etsaiac, eta habalaco harriez cebaturen dituzte; eta hequien odolaz arnoz beçala dire hordituren, eta betheco dire hala-nola sacrificioetaco xatac eta aldareco adarrac.

16 Eta beren Jainco Jaunac salbaturen ditu egun hartan bere populuco arthaldea beçala; aria hortaz harri sainduac landatuac içanen dire haren lurrean.

17 Ecen cer da haren ona, eta cer da haren ederra, baicic-ere hautetsien oguia, eta birjinac sorrarazten dituen arnoa?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14