1 Eta egun hartan içanen çaiote ithurri bat idequia Dabiden etcheari eta Jerusalemdarrei bekatorearen eta astagaizdunaren xahutzeco.
2 Eta egun hartan içanen da, dio armadetaco Jaunac, lurretic eceztaturen ditudala idolen icenac, eta ez dela içanen guehiago hequien orhoitzapena; eta lurretic iraiciren ditut profetaiçunac eta izpiritu lohia.
3 Eta guerthaturen da, norbait profetisatzen abiatuco denean oraino, erranen diotela bere ait-ama, bicia eman diotenec: Ez haiz bicico, ceren gueçurrez minçatu haicen Jaunaren icenean. Eta profetisatu duqueenean, bere ait-amec, bere burhasoec sarrasquituren dute.
4 Eta egun hartan guerthaturen da, profetac ahalquetara erorico direla, cein bere ikuspenaren ariaz, profetisatu duquetenean; eta ez dire çakuzco capaz estaliren gueçur errateco.
5 Bainan bakotchac erranen du: Ez naiz profeta, lur lanetaco guiçon bat naiz, Adam içan baitut gaztedanic ikuscaritzat.
6 Eta erranen çaio: Cer dire escuen erdian ditutzun çauri horiec? Eta ihardetsiren du: Maite nindutenen etchean içatu naiz hunela çaurthua.
7 Ezpata, jaic hadi ene arçainaren gainera eta niri eratchiquitzen den guiçonaren gainera, dio armadetaco Jaunac; jo çac arçaina, eta barraiatuac içanen dire ardiac; eta xumeetara hedaturen dut escua.
8 Eta lur gucian içanen dire, dio Jaunac, hirur escuaralde; bia barraiaturen dire eta iraunguiren, eta hirugarrena gueldituren da lurraren gainera.
9 Eta hirugarren araldea iraganen dut sutic; eta urthuren dut, cilharra urcen den beçala; eta frogaturen dut, urhea frogatzen den beçala. Harec eguinen dio ene icenari dei, eta ençunen dut nic. Erranen dut: Çu çare ene populua; eta harec erranen du: Ene Jainco Jauna çare çu.