14 Eta erran duçue: Cergatic hori? Ceren Jauna içatu baita lekuco çure artean eta çure gaztaroco emaztearen artean, eta hura erdeinatu baituçu eta hura baitzen çure lagunquidea eta çure batasuneco emaztea.
15 Hura eta çu ez othe çaituztete batec eguin, eta hura ez othe da haren hatsetic guelditua? Eta eguile harec cer galdatzen du berceric baicic-ere Jaincoaren umeac? Beguira çaçue beraz çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen gaztaroco emaztea.
16 Higüincetan duqueçuenean, igorraçue, dio armadetaco Jaiuco Jaunac; bainan tzarqueriac estalico du haren soinecoa, dio armadetaco Jaunac; beguira çaçue çuen izpiritua, eta ez erdeina çuen emazteac.
17 Çuen solasez jasanaraci dioçue Jaunari, eta erran duçue: Certan jasanaraci diogu? Erraten duçuen solas huntan: Gaizquia eguiten duten guciac prestu dire Jaunaren aitzinean, eta halacoac ditu gogaraco; edo hala ez bada, non da Jainco juiea?