3 Huna nic arthiquiren darotzuedala çuen bitimen sorbalda eta beguithartera fharrastaturen çuen bestetaco gorotza, eta berequin eramanen çaituztete.
4 Eta jaquinen duçue nic bidali darotzuedala manamendu hau, iraun deçan Lebirequilaco ene patuac, dio armadetaco Jaunac.
5 Ene patua harequin, bicitzezco eta baquezco patua içatu da; eta hari eman içan diot beldurcundea, eta beldur içatu da, eta icitzen cen ene icenaren aitzinean.
6 Legue eguiazcoa içatu da haren ahoan, eta tzarqueria ez da haren ezpainetan aurkitu; baquean eta çucentasunean ibili da enequin, eta asco aldaratu ditu gaixtaqueriatic.
7 Alabainan apheçaren ezpainec çainduren dute jaquitatea, eta haren ahotic bilhaturen da leguea, armadetaco Jaunaren ainguerua delacoz.
8 Çuec ordean bidetic makurtu çarete, eta legueaz behaztoparaci ditutzue hainitz; hutsaldu duçue Lebiren patua, dio armadetaco Jaunac.
9 Hargatic nic ere erdeinagarri eta putrus eçarri çaituztet populu gucien aitzinean, ene bideac iduqui ez ditutzuen beçala, eta nor-nor-cen beguiratu çareten beçala leguearen aitzinean.