5 Ene patua harequin, bicitzezco eta baquezco patua içatu da; eta hari eman içan diot beldurcundea, eta beldur içatu da, eta icitzen cen ene icenaren aitzinean.
6 Legue eguiazcoa içatu da haren ahoan, eta tzarqueria ez da haren ezpainetan aurkitu; baquean eta çucentasunean ibili da enequin, eta asco aldaratu ditu gaixtaqueriatic.
7 Alabainan apheçaren ezpainec çainduren dute jaquitatea, eta haren ahotic bilhaturen da leguea, armadetaco Jaunaren ainguerua delacoz.
8 Çuec ordean bidetic makurtu çarete, eta legueaz behaztoparaci ditutzue hainitz; hutsaldu duçue Lebiren patua, dio armadetaco Jaunac.
9 Hargatic nic ere erdeinagarri eta putrus eçarri çaituztet populu gucien aitzinean, ene bideac iduqui ez ditutzuen beçala, eta nor-nor-cen beguiratu çareten beçala leguearen aitzinean.
10 Ez othe dugu guciec aita bakar bat? ez othe gare guciac Jainco batec eguinac? Cergatic beraz, gure arbasoen patua hautsiz, gutaric bakotchac erdeinatzen du bere anaia?
11 Leguea hautsi du Judac, eta hatsgarriqueria eguina içan da Israelen eta Jerusalemen; ecen Judac kutsatu du Jaunaren sainduespena, Jaunac maite çuena, eta emaztetzat hartu du jainco arrotzaren alaba.