7 Alabainan apheçaren ezpainec çainduren dute jaquitatea, eta haren ahotic bilhaturen da leguea, armadetaco Jaunaren ainguerua delacoz.
8 Çuec ordean bidetic makurtu çarete, eta legueaz behaztoparaci ditutzue hainitz; hutsaldu duçue Lebiren patua, dio armadetaco Jaunac.
9 Hargatic nic ere erdeinagarri eta putrus eçarri çaituztet populu gucien aitzinean, ene bideac iduqui ez ditutzuen beçala, eta nor-nor-cen beguiratu çareten beçala leguearen aitzinean.
10 Ez othe dugu guciec aita bakar bat? ez othe gare guciac Jainco batec eguinac? Cergatic beraz, gure arbasoen patua hautsiz, gutaric bakotchac erdeinatzen du bere anaia?
11 Leguea hautsi du Judac, eta hatsgarriqueria eguina içan da Israelen eta Jerusalemen; ecen Judac kutsatu du Jaunaren sainduespena, Jaunac maite çuena, eta emaztetzat hartu du jainco arrotzaren alaba.
12 Jaunac Jacoben olhetaric xahuturen du hori eguin duqueena, nahiz nausia, nahiz muthila, nahiz armadetaco Jaunari escainça-eguilea.
13 Eta oraino hau ere eguin duçue: Ene aldarea estalcen cinduten nigarrez, marrascaca eta orroaca, haletan non ez baitiot guehiago beguiraturen sacrificioari, eta ez baitut çuen escutic onhetsiren jabalgarriric den-gutiena.