11 Çuen ariaz larderiaturen dut har jalea, eta ez ditu xahuturen çuen lurreco fruituac; eta çuen bazterretan mahastia ez da agor egonen, dio armadetaco Jaunac.
12 Eta dohatsu deithuren çaituztete jendaqui guciec; ecen çuen lurra, lur lehiagarria içanen da, dio armadetaco Jaunac.
13 Gaindi eguin dute çuen elheec ene gainera, dio Jaunac.
14 Eta erran duçue: Cer erasi dugu çure contra? Erran duçue: Çoro, Jauna cerbitzatzen duena! Eta cer baliatu gare haren manamenduac beguiraturic, eta armadetaco Jaunaren aitzinean ilhunic ibiliric?
15 Eta orai oçarrac deithuren ditugu dohatsu, ecen tzarquerian hari baciren ere, goratu dituzte beren etcheac; eta hurriatu dute Jaincoa, eta gaitzac huts eguin diote.
16 Orduan Jaunaren beldur direnac minçatu dire, cein bere lagunari; eta atzarria egotu da Jauna, eta ençun du; eta orhoitzapeneco liburua haren aitzinean iscribatua içan da Jaunaren beldur direnez eta haren icena gogoan alhatzen dutenez.
17 Eta ene mozquin içanen ditut, dio armadetaco Jaunac, ene escuei eraguinen diotedan egunean, eta guphidetsiren ditut, hala-nola guiçonac guphide baitu bere seme baliatzen çaioena.