5 Eta egun batez ethorriren natzaitzue juiatzera, eta lekuco çorrotza içanen natzaiote gaizquinei, berceen emazteequin kutsatu direnei, eta bidegabe languilearen sariari, alhargun eta umeçurcei eguiten, arrotza çaphatzen dutenei, eta ene beldur içan ez direnei, dio armadetaco Jaunac.
6 Ecen ni naiz Jauna, eta ni ez naiz aldatzen; eta çuec, Jacoben umeac, etzarete oraino xahutuac,
7 Nahiz ene legueetaric urrundu çareten eta ez ditutzuen beguiratu çuen arbasoen egunac danic. Bihur çaitezte ene gana, eta ni çuetara bihurturen naiz, dio armadetaco Jaunac. Eta erran duçue: Certan dugu bihurceco?
8 Guiçonac Jaincoari irain eguin behar othe dio çuec niri eguin darotadaçuen beçala? Eta erran duçue: Certan eguin darotzugu irain? Hamarrenetan eta picainetan.
9 Eta erromeserian madaricatuac içan çarete, eta irainztatu nauçue jendaqui guciac.
10 Hamarrenac ekar çatzue guciac bihiteguira, eta jatecoa içan bedi ene etchean, eta guero froga neçaçue, dio Jaunac, hean çuen gainera ez ditudan idequiren ceruco uharren ahoac, eta ez darotzuedan nasaiciaraino ixuriren benedicionea.
11 Çuen ariaz larderiaturen dut har jalea, eta ez ditu xahuturen çuen lurreco fruituac; eta çuen bazterretan mahastia ez da agor egonen, dio armadetaco Jaunac.