8 Guiçonac Jaincoari irain eguin behar othe dio çuec niri eguin darotadaçuen beçala? Eta erran duçue: Certan eguin darotzugu irain? Hamarrenetan eta picainetan.
9 Eta erromeserian madaricatuac içan çarete, eta irainztatu nauçue jendaqui guciac.
10 Hamarrenac ekar çatzue guciac bihiteguira, eta jatecoa içan bedi ene etchean, eta guero froga neçaçue, dio Jaunac, hean çuen gainera ez ditudan idequiren ceruco uharren ahoac, eta ez darotzuedan nasaiciaraino ixuriren benedicionea.
11 Çuen ariaz larderiaturen dut har jalea, eta ez ditu xahuturen çuen lurreco fruituac; eta çuen bazterretan mahastia ez da agor egonen, dio armadetaco Jaunac.
12 Eta dohatsu deithuren çaituztete jendaqui guciec; ecen çuen lurra, lur lehiagarria içanen da, dio armadetaco Jaunac.
13 Gaindi eguin dute çuen elheec ene gainera, dio Jaunac.
14 Eta erran duçue: Cer erasi dugu çure contra? Erran duçue: Çoro, Jauna cerbitzatzen duena! Eta cer baliatu gare haren manamenduac beguiraturic, eta armadetaco Jaunaren aitzinean ilhunic ibiliric?