27 Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko;
28 munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko;
29 horrela, ez du inork Jainkoaren aurrean harrotzerik.
30 Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin.
31 Horrela betetzen da Liburu Santuak dioen hura: Harrotunahi duena, harro bedi Jaunarengan.