25 Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri».
26 Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte.
27 Horregatik, behar ez bezala Jaunaren ogia jaten eta kopatik edaten duena errudun bihurtzen da, Jaunaren gorputz-odolak profanatzen baititu.
28 Azter beza, bada, nork bere burua, ogitik jan eta kopatik edan aurretik;
29 zeren Jaunaren gorputza dela kontuan izan gabe jan-edaten duenak, bere gaitzespena baitu jaten eta edaten.
30 Horrexegatik dago zuen artean hainbeste ahul eta gaixo, eta franko hil ere egiten da.
31 Geure buruak arretaz aztertuko bagenitu, Jaunak ez gintuzke gaitzetsiko.