5 Eta buru hutsik otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen emakumeak desohoratu egiten du bere buru duen gizona; kaskamotz egotea bezala izango litzateke hori.
6 Beraz, burua estali nahi ez badu, moztu dezala erabat ilea. Baina emakumeari ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua.
7 Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,
8 ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik baizik;
9 eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.
10 Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.
11 Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe.