7 Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,
8 ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik baizik;
9 eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.
10 Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.
11 Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe.
12 Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.
13 Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?