5 Ez da lotsagabea, ez berekoia,ez haserrekorra;kaltea ez du gogoan hartzen.
6 Ez da bidegabekeriaz pozten,baizik eta egian pozten da.
7 Maitasunak dena barkatzen du,dena sinesten, dena itxaroten,dena ongi eramaten.
8 Maitasuna ez da behin ere itzaltzen.Profezi dohainadesagertu egingo da,hizketa arrotzez mintzatzeaamaituko,ezaguera ere amaituko.
9 Erdizkakoa baita oraingure ezaguera,erdizkakoa gure profezia;
10 eta, bete-betekoa iristean,desagertu egingo da erdizkakoa.
11 Haur nintzenean,haur bezala mintzo nintzen,haur bezala sentitzen nuen,haur bezala juzgatzen.Gizon egin naizenean,utzi egin ditut haur-gauzak.