14 Eta Kristo pizturik ez badago, funtsik gabea da gure predikua eta zentzurik gabea zuen sinesmena.
15 Egiaz hilak pizten ez badira, Jainkoak ez zuen piztu Kristo ere; eta, hori horrela bada, gu ere Jainkoaren lekuko faltsu bihurtzen gara, beraren kontra egiten baitugu testigantza, Kristo piztu zuela esatean.
16 Zeren hilak pizten ez badira, Kristo ere ez dago pizturik.
17 Eta Kristo pizturik ez badago, alferrikakoa da zuen sinesmena: zeuen bekatuetan zaudete oraindik.
18 Eta zer esanik ez, hil diren kristauak ere galduak dira.
19 Kristorengan jarria dugun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio badu, gizaki guztietan errukarrienak gara.
20 Baina ez, piztu da Kristo hildakoen artetik, heriotzatik piztuko direnen aitzindari.