24 Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean.
25 Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte.
26 Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da.
27 Izan ere, gauza guztiakharen menpean jarri ditu Jainkoak. Baina Liburu Santuak, dena haren menpeko dela esatean, ez du, noski, hor sartzen Jainkoa bera, gauza guztiak menpean jarri dizkiona.
28 Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.
29 Badira zuen artean hildakoengatik bataiatzen direnak. Baina benetan hilak pizten ez badira, zertarako balio du hildakoengatik bataiatzeak?
30 Eta gu, zertarako gabiltza etengabe arriskutan?