3 Neuk hartu nuena bera eskualdatu nizuen lehen-lehenik, hau da: Kristo gure bekatuengatik hil zela, Liburu Santuek esan bezala;
4 hobiratu egin zutela eta hirugarren egunean piztu egin zela, Liburu Santuek esan bezala;
5 Pedrori agertu zitzaiola, eta ondoren Hamabiei;
6 gero, bostehun eta gehiago senideri agertu zitzaien batera; haietatik gehienak bizirik daude oraindik, batzuk hil badira ere;
7 gero, Santiagori agertu zitzaion, ondoren apostolu guztiei.
8 Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu zitzaidan, garaiz kanpo jaiotako haurra bezalakoa naizen honi;
9 izan ere, apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen.