45 Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.
46 Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.
47 Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.
48 Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena.
49 Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.
50 Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere.
51 Hara, misterio bat adierazten dizuet: ez gara denok hilko, baina izatez aldatuak izango gara denok