8 Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu zitzaidan, garaiz kanpo jaiotako haurra bezalakoa naizen honi;
9 izan ere, apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen.
10 Baina Jainkoak bere onginahiaz egin nau naizen hau, eta haren onginahia ez da fruiturik gabea izan niregan: beste apostolu guztiek baino lan gehiago egin dut, izan ere; ez, noski, nik, baizik eta Jainkoak nirekin bere onginahiaz.
11 Dena dela, bai haiek eta bai nik, horixe da hots egiten dugun mezua, eta horixe zuek sinetsi duzuena.
12 Kristo hildakoen artetik piztua dela hots egiten bada, nola esaten dute zuetako batzuek hilak ez direla pizten?
13 Hilak pizten ez badira, Kristo ere ez dago pizturik.
14 Eta Kristo pizturik ez badago, funtsik gabea da gure predikua eta zentzurik gabea zuen sinesmena.