2 Igandero, eman dezala bakoitzak bere borondatez aurreratu ahal izan duena; horrela, ni joango naizenean, ez dugu diru-bilketa egiten ibili beharrik izango.
3 Ni heltzean, ziurtagiriak eman eta Jerusalemera bidaliko ditut zuek aukeratuak, zuen erregalua eramatera.
4 Eta ni joatea on bada, elkarrekin joango gara.
5 Mazedoniatik igaro ondoren joango naiz zuenera, Mazedonian barrena egin behar baitut bidaia.
6 Badaiteke zuekin gelditzea eta, beharbada, negu osoan; gero, noranahi joango naizela ere, bidaiari jarraitzeko laguntza eman ahal izango didazue.
7 Oraingo honetan ez zaituztet bidenabar bakarrik ikusi nahi. Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin, Jaunak hala nahi badu.
8 Baina Efeson geldituko naiz Mendekoste arte,