3 Ni heltzean, ziurtagiriak eman eta Jerusalemera bidaliko ditut zuek aukeratuak, zuen erregalua eramatera.
4 Eta ni joatea on bada, elkarrekin joango gara.
5 Mazedoniatik igaro ondoren joango naiz zuenera, Mazedonian barrena egin behar baitut bidaia.
6 Badaiteke zuekin gelditzea eta, beharbada, negu osoan; gero, noranahi joango naizela ere, bidaiari jarraitzeko laguntza eman ahal izango didazue.
7 Oraingo honetan ez zaituztet bidenabar bakarrik ikusi nahi. Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin, Jaunak hala nahi badu.
8 Baina Efeson geldituko naiz Mendekoste arte,
9 lan handia egiteko aukera ederra egokitu baitzait, nahiz eta asko izan aurka jarri direnak.