7 Oraingo honetan ez zaituztet bidenabar bakarrik ikusi nahi. Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin, Jaunak hala nahi badu.
8 Baina Efeson geldituko naiz Mendekoste arte,
9 lan handia egiteko aukera ederra egokitu baitzait, nahiz eta asko izan aurka jarri direnak.
10 Timoteo joango balitz, hartzazue ongi, zuen artean uzkurtua egon ez dadin, bera ere ni bezala Jaunaren lanean ari baita.
11 Ez dezala inork gutxiets. Emaiozue laguntza niregana etortzeko bidaiari bakean jarrai diezaion, haren zain bainago senideekin batera.
12 Apolo anaiari dagokionez, behin eta berriz eskatu nion senideekin zuengana joateko, baina oraingoz ez du joan nahi izan. Joango da, egokiera izango duenean.
13 Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.