1 Nik, senideok, ezin izan nizuen hitz egin Espiritua dutenei bezala, pertsona heldugabeei bezala baizik, kristau-mailan umetxo direnei bezala.
2 Esnez hazi zintuztedan, ez janari sendoz, hau hartzeko ez baitzineten oraindik gauza. Orain ere ez zarete gauza,
3 giza grinen menpeko izaten jarraitzen baituzue. Izan ere, bekaizkeriak eta eztabaidak dituzuen bitartean, ez ote zarete giza grinen menpeko? Ez ote duzue giza irizpide hutsez jokatzen?
4 «Ni Paulorena naiz, ni Apolorena» esaten duzuenean, ez al zarete giza irizpide hutsez ari?
5 Azken batean, zer da Apolo? Eta zer Paulo? Zuek sinesmenera erakarri zaituzten Jainkoaren zerbitzari besterik ez, bakoitza Jaunak eman dion egitekoaren arabera.
6 Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen.
7 Landatzen duena eta ureztatzen duena ezer gutxi dira; axola duena Jainkoa da, hazarazten duena.