18 Ez beza inork bere burua engaina! Zuetako norbaitek mundu honen arabera jakintsu dela uste badu, egin bedi zoro, egiaz jakintsu izateko.
19 Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan, Liburu Santuak dioen bezala: Jakintsuak beren maltzurkerian harrapatzen ditu.
20 Eta beste hau ere badio: Badaki Jaunak jakintsuen asmoak hutsalak direla.
21 Beraz, ez bedi inor harro gizakiez, dena zuena baita:
22 Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitza, heriotza, oraingoa eta gerokoa; dena zuena da.
23 Zuek, ordea, Kristorenak zarete, eta Kristo Jainkoarena.