15 Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala.
16 Utz itzazu berriketa hutsalak, horietara emanak gero eta gehiago aldentzen baitira benetako erlijiotik.
17 Horrelakoen irakatsia minbizia bezala hedatzen da; horietakoak dira Himeneo eta Fileto.
18 Egiatik okertu egin dira, piztuera jadanik gertatu dela baitiote, horrela batzuen sinesmena galbidean jarriz.
19 Hala ere, Jainkoak ezarritako oinarri sendoak tinko dirau eta idazkun hau darama: Ezagutzen ditu Jaunak bereak dituenak, eta «Ihes egin beza gaiztakeriatik Jainkoaren izenari dei egiten dionak».
20 Etxe handi batean ez dira izaten urrezko eta zilarrezko ontziak bakarrik, baita zurezkoak eta buztinezkoak ere; batzuk baliotsuak dira, beste batzuk, berriz, arruntak.
21 Beraz, bere burua gauza horietatik garbi gordetzen duena ontzi baliotsua izango da, Jainkoarentzat sagaratua, Jaunarentzat baliagarria eta edozein eginkizun onetarako aproposa.