3 Hartzazu parte nirekin sufrimenduetan, Kristo Jesusen soldadu onari dagokionez.
4 Soldadutzan dagoena ez da bizitza zibileko gorabeheretan nahasten, soldadutzara deitu duenari atsegin eman nahi badio.
5 Atletari ere ez diote saririk ematen, jokoaren legeen arabera lehiatzen ez bada.
6 Lanean ahalegindu den nekazariak behar du izan lehena uzta-biltzean.
7 Hartu gogoan esaten dizudana: Jaunak ulertaraziko dizu guztia.
8 Gogoan izan Jesu Kristo, Daviden jatorritik sortua, hildakoen artetik piztua. Hau da nik irakasten dudan berri ona,
9 eta honengatik nago neketan, gaizkile bezala katez lotua; baina Jainkoaren hitza ez dago katez lotua.