14 Davidek esan zion:—Eta nolatan ez zinen Jaunaren gantzutua hiltzeko beldur izan?
15 Eta morroi bati dei egin eta agindu hau eman zion Davidek:—Zatoz eta hil ezazu hau!Hala, jo eta hil egin zuen.
16 Davidek esan zion:—Zeure erruz hiltzen zara! Zeure ahoak salatu zaitu, Jaunaren gantzutua hil duzula esatean.
17 Hileta-kantu hau kantatu zuen Davidek, Saulengatik eta beronen seme Jonatanengatik, eta
18 berau Judako jendeari irakasteko agindu zuen. «Uztai-kantua» deritza eta «Zintzoaren Liburuan» dator:
19 «Oi Israel, horra zure ospeazure gailurretan galdua,erori dira zure adoretsuak!
20 «Ez oihukatu berri hori Gaten,ez zabaldu Axkelongo kaleetan,poz ez daitezen filistearren alabak,alai ez daitezenjentil-arrotz horien alabak.